BEA ASURMENDI
IRAILAK 13 / 20:00 / ZUMARDIAUNDIA
Bea Asurmendi, Londresen bizi den artista euskalduna, Asteartea izeneko bere lan hunkigarria eta ausarta aurkeztera dator. Jazz garaikidea eta euskal eta iberiar musika herrikoien kutsuak uztartzen ditu diskoak, dolua, maitasun propioa, emakumeen ahalduntzea eta osasun mentalaren kontzientzia jorratzen dituen bidaia sonoro eta emozionala eskaintzen du.
Beak asteartero emakumeen zirkulu batean izandako esperientzia eraldatzailean oinarritzen dira abestiak. Bilkura hauetan, jainkosen mitologiaren bitartez, emozioei buruz hausnartu eta emakumeok egunerokotasunean bizi ditugun esperientziak partekatzen zituzten. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako hitzekin eta bere ahizpa Idoia, Judit Neddermann eta Jon Martin Etxebesteren kolaborazioekin, Beak erraietatik jaiotako unibertso intimo bat sortzen du, zeinetan inprobisazioa eta jazzaren harmonia lirika zintzoarekin elkargurutzatzen diren.
Guildhall School of Music & Drama kontserbatorioan graduatua eta Help Musicians UK erakunde ospetsuaren beka jaso duen artista honek, Erresuma Batuko oholtza garrantzitsuenetakoetan jo du: Pizza Express Jazz Club, 606 Club eta EFG London Jazz Festival, besteak beste. Aipatutako azken jaialdi honetan, 2023an, Ari Hoenig bateria-jotzaile ospetsuaren kontzertua ireki zuen Milton Court Concert Hall-en, eta 2024an, bere kontzertu propioa eskaini zuen eta sarrerak agortu ziren.
Bestalde, bere ahizpa Idoiarekin oholtza partekatu du Madrilgo Lara Antzokian eta Victoria Eugenia Antzokian, besteak beste. Gainera, Judit Neddermannen Artean izeneko diskoan kolaboratu du Idoia, Izaro, Olatz Salvador eta Marenekin batera.
Bea Asurmendi tradizioa eta berrikuntza lotzen dituen adierazpena da, nortasun propioa duen ahotsa.
