BELAKO

Abuztuak 28 / 20:00 / Lekua: Zezen plaza

 

 

Belako Mungiatik (Bizkaia) dator eta Josu, Lore, Cris eta Landerrek osatzen dute. Josu eta Lore anaiak, talde batzuen bertsioak jotzen hasi ziren, ondoren Cris eta Ibon batu zitzaizkien. Handik gutxira, Lander Tolosarrak bat egin zuen taldearen behin betiko eraketarekin. Geroago, zenbait kontzertu eta bi maketaren ondoren, laukotea Eitb Gaztea Maketa Lehiaketa 2012k antolatutako lehiaketara aurkeztu zen, lehen postua lortuz. Sariak goi-mailako kontzertuetan parte hartzera eraman zituen, BBK live jaialdian, esaterako. Aurretik, Belako RNE 3 programara, Disco Grande, gonbidatu zuten eta 2011ko maketan hirugarren postua lortu zuten.

2013ko martxoan kaleratu zuten lehen disko luzea, “EURIE”, eta lehen bira egin zuten estatu osoan.

2020an ‘Plastic Drama’ aurkeztu zen, Belako Rekordsek BMG Internacionalen lizentziarekin ekoiztutako albuma, eta, beharbada, taldearen izenbururik anbizioso, gogoetatsu eta, batez ere, aldarrikatzaileena.

Bere merkaturatzea maiatzaren 8tik abuztuaren 28ra atzeratu dute, eta BELAKO Estatuko rock independenteko talderik nazioartekoena bilakatuz.

Bere lehen 5 aurrerapen-abestiak asteko abesti gisa izendatu dira NME, The Line Of Best Fit, El Universal… Horrek Reading & Leeds 2020 jaialdi mitikoaren main stagean saritzea ekarri die. Estatuko lehen banda.

Taldearen ezaugarri diren soinu erretrofuturistak ez dira, hain zuzen ere, musika estilo zehatz batekiko leialak, baina hauetan punk-rockaren soinu gordinen gurutzaketak eta elektronika sinfonikoaren giro beroak antzeman daitezke. Nahiz eta kantu gehienak ingelesez abestu, taldeak euskarazko kantak ere gordetzen ditu bere errepertorioaren barruan. Zuzenean, taldeko kide gazteen freskotasuna areagotu egiten da oholtza gainean zabaltzen duten energia eta motibazio handiaren ondorioz.