BELAR
HOSTOAK
IRAILAK 2 / 19:00 / ALDABA
2022ko martxoan, LORALDIA Festibaletik jasotako proposamen bati erantzunez, Txomin Artolak 1978an Walt Whitmanen testuekin argitaratutako BELAR HOSTOAK (Leaves of Grass) diskoa berrinterpretatu zuen lagun talde batek Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Jon Gurrutxaga izan zen artista hondarribiarraren abestiei ahotsa jarri ziena emanaldi hartan, eta Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Dani Venegasek eta Urbil Artolak osatu zuten taula gainera igo zen boskotea. Luze gabe, eta moldaketa berriak eginak zeudela baliatuz, estudioan murgildu eta kantuak grabatzea erabaki zuen taldeak. Emaitza “Belar Hostoak II” dugu, Elkar argitaletxearen eskutik kaleratua. Diskoaren bertsio berrian zein zuzeneko proposamenean, Artolaren kantuek kutsu modernoagoa eta gaurkotuagoa hartzen dute, pop eta folk estiloak bluesari eta rockari egindako keinuekin nahastuz.