Bengo
09.12 – 20:00

BENGO izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria dago. Erritmo urbanoak eta kaleko kultura fusionatzen ditu letra hurbil eta benetakoekin. Abeslari, konpositore eta breakdance dantzaria, publiko gaztearekin konektatzen du energia eszeniko eta estilo propioaren bidez.
2021. urtean ‘4 Taupada’ bere lehen EPa kaleratu zuen eta 2022. urtean hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan.
2023ko hasieran kaleratu zuen ‘Bizirik’ lehen diskoa, zortzi abestiz osatua. Lan hau aurrekoa baino anitzagoa da eta argitaratu ondoren Euskal Herriko hainbat jaialdi, antzoki eta txokotan ikusi genuen. Urte berean “Artista gazte onena” izendatu zuten Gaztea Sarietan.
2024ko azaroan ‘Belharra’ bere bigarren diskoak ikusi zuen argia.“Beste behin” singlearekin Top Gaztearen lehen postura iritsi zelarik eta 2025ean ‘Belharra Tour’ izeneko birarekin zuzenekoak eskaintzen egon zen eta Euskal Herritik kanpora lehen kontzertuak eman zituen Madril eta Bartzelonan.
2026ean hainbat single kaleratuko ditu, irailean argitaratuko duen hurrengo albumaren aurrerapen gisa. Zuzenekoak eskaintzen jarraituko du, horien artean Paris, Bogota eta Mexiko Hiria bezelako hirietan.