L

DJ ALAI

UZTAILAK 22 / 22:00 / ZUMARDI TXIKIA

ALAI Tolosako DJ, ekoizle eta artista elektronikoa da. Bere musika hainbat musika estilo desberdinetan oinarritzen da (hip-hop, disko, reggae etb) beti ere jungle, breakbeat eta house erritmoetan nabigatuz. 

2021aren amaneran bere lehenengo estudioko albuma kaleratu zuen, OZEN izeneko album kontzeptuala, lagunekin grabatutako elkarrizketetan oinarritua. 

2022an, BARE izeneko EP batean, klub eszena aldarrikatu nahiean, bere genero eletroniko gustokoenak elkartu zituen (Drum and bass, House eta UK Garage).

2023ean, 9 urtez Tolosatik kanpo bizi ondoren bere herrian berriro finkatu eta bere estudioko bigarren albuma lantzen ari da.