L

GASTRONOMIA GUNEA

Asteburu osoan zehar gastronomiaz gozatzeko aukera Tolosako Zumardi Txikian

AMA

Urtaroek, eguraldiak, hornitzaileen lanak… eta mila bider faktore gehiagok erabakiko dute zer nolako eguna biziko degun etxeko sukaldean. Guk geure onena, errespetuz eta hauen lana goraipatuz eskeini nahi dizuegu. Etxean etxean bezela sentitu zaitezteen.

GOYA

Benetako berrikuntza bezeroari entzutea da. Horrela, bezeroaren eskutik sortzen da haragi gorria ulertzeko gure modua.

Egiten dugun guztia mahaikidearen inguruan dabil. Entzun, baloratu, ikertu, probatu eta aplikatzen dugu… eta berriro entzuten dugu. Hasiera-hasieratik, haragirik onenak bilatu ditugu, etengabe, eta kalitate gorenera eramango gaituzten tratamendurik egokienen atzetik ibili gara.

Haragiarentzat lan egiten eta bizi den ekosistema oso bat dago. Azienda hazi, elikatu eta zaintzen duen abeltzainarengandik hasita, ahalik eta lehengairik onena lortzeko. Lehengaia adituen esku egongo da, parrillero maisuarengana baldintza onenetan iristeko. Haragi-zati horrek haragia grinaz bizi duen giza kate osoaren ahalegina du bere baitan. Hori transmititzen da.