IZARO

Irailak 11 / 20:00 / Lekua: Zezen plaza

 

 

1993ko Urtezahar egunean jaio zen Mallabian. Konpositorea, erromantikoa eta ameslaria. Lo arina duena, baina lotia. Zer izan nahi ez duena argi daukana, baina ez hainbeste zer nahi duen.

 Fisikako ikasketak hasi zituen, baina ez zuten konbentzitu eta inoiz argitaratuko ez duen eleberri bat idazten amaitu zuen eskola-orduetan.

Ondoren, Donostiara joan zen, Komunikazioa ikastera. Ikaskide bati gitarra bat tokatu zitzaion tonbola batean, berari utzi zion eta gitarra jotzen eta konposatzen hasi zen.

 Bere musika ibilbidea 2014an hasi zen eta hasieratik izan da azkarra. “Paradise” youtubera igo ondoren, 2015eko Donostiako Zinemaldian estreinatzen zen Pikadero filmaren soinu-banda izendatu zuten.

 Handik eta hemendik kontzertu akustikoak ematen egon zen, egun Oriol Flores taberna batean jotzen ikusi zuen arte, eta disko bat grabatzera animatu zuen. Ikasketak bukatzera Kaliforniara joan zen, eta han egon zen hilabeteetan musika egiten bizi nahi zuela baieztatu zioten. Itzuli zenean, bere lehen diskoa grabatu zuen.

 Izaroren unibertso poetikoa soinu-estazioak eta kontinenteak zeharkatzeko prest agertzen zaigu proiektu berrian. Debut album nabarmen baten ondoren (om, 2016), iaz bere bigarren lana argitaratu zuen (eason, 2018). Inoiz ez zuen artista euskaldun batek, hain gazte eta hain denbora gutxian Euskal Herriko musika tenplu guztietan (Kursaal Auditorioa, Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia…) “sarrerarik ez” kartela zintzilikatzea lortu. Ez behintzat hain proposamen irekiarekin, kontzeptu, estilo, gustu eta emozio aldetik, ez baitu aurreiritzirik ez oztoporik sormenerako. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz. Popa, folka, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta motela. Eta entzuleen hiru belaunaldi kontzertu batera eramatea lortu zuten: harekin batera mundua hobetzen eta idolatratzen duten gazteak, maitemindu eta emozioen soinu-banda bihurtu duten bikoteak, eta gurasoak, Izaro unibertsoan sartu eta musikarekin ilusioz gainezka murgiltzen diren seme-alabak, adinik gabe, familiaren aisialdia emanez.

 Baina, gainera, egilea, pertsona eta artista hurbiltzea lortu du. 25 urterekin, bere ibilbideko sariak jaso ditu jada: MIN sarietan, euskarazko disko onenarentzat, 2016an, om lanagatik; Musika Bulegoa saria, 2018an, eason lanagatik, Emakumeak (Bizkaiko Batzar Nagusiak) Ben Sharrock bezalako zinemagileen deia jaso du, beren lan zinematografikoetan erabili baitute beren musika, giza eskubideen aldeko nazioarteko kongresuetan parte hartu du, eta orain beste proiektu eta kolaborazio batzuetan ari da lanean. “Eason” ek Espainian gehien saltzen diren diskoen zerrendako 14. zenbakira iristea lortu du, eta 9 astez egon da zerrendan. Eta guztia autogestiotik eta autoediziotik eraiki du.