JANUS LESTER

IRAILAK 27 / 20:00 / ZUMARDIAUNDIA

Janus Lester da Jokin Pinatxok sortutako proiektu berria. Bera-tik ahots ezohiko eta berezi batekin datorkigu. Sinkopaturiko erritmo anitzez, arima beltzez, elektronikoz edo funkiz. 80-90 hamarkadako dantzaren oinordeak, baina moldaketa garaikideaz ornitua. Azken Trena taldearekin eta bakarka lan egin ondoren, azkenean proiektu berri bat sortzea erabaki zuen. Hainbat abesti berri sortu ondoren, orain argitaratzen ditu.

Jokin Pinatxo: Ahotsa
Mattin Arbelaitz: Bateria
Garazi Esnaola: Teklatua
Ane Bastida: Baxua
Gorka Urra: Gitarra
Julen Suarez: Tronpeta
Andoni Arriola: Tronboia