KANTU KOLORE

Abuztuak 29 / 12:00 / Lekua: Zezen plaza

 

 

Hona hemen Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria: “Ametsen urtebetetzea”, beraien lehen filmean oinarrituta dagoen euskarazko ikuskizun musikala.

Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dugu; bertan izango baitira besteak beste Peru Krokodriloa eta laguntxoak. “Ametsen urtebetetzea” musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiakbateratuko dituena.

Horretaz gain, Kantu koloreren kanta didaktikoekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez zuhaitzak, koloreak, hilabeteak, animaliak etabar,…primeran pasatzen duten bitartean. Zuzeneko musika duen ikuskizuna, solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa nagusi dituena.

Sinopsia: “Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote.

Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean…”

Iraupena: 70 minutu inguru.