Kattalin eta nenufarrak
09.12 – 13:00

Heriotza batek eragindako doluak sarrarazi zuen Kattalin eta Nenufarrak taldea Gabiriako entsegu lokalean, 2020an. Bere lehen EPa bertan sortu zuten: HUBBLE (2023).
Bost kantutan, dolu-prozesu pertsonal bat deskribatu zuten, rock, pop eta soul doinuekin lagunduta. Horrela, HUBBLE espazio-teleskopikoa taldeari begira jarri zuten, doluak eragindako bidaian norberaren punturik sakonena deskubrituz, geruzaz geruza.
Ordutik, hainbat kontzertu eman ondoren, entsegu lokalean sartu dira berriz, proiektuaren lehen lan luzea prestatzeko.
Kattalin eta Nenufarrak musika taldea osatzen dute: Leire Agirre Alvarado (teklatua eta ahotsa), Sara Iriarte Lasa (ahotsa), Iñaki Rezusta Garrido (gitarra), Jon Sagarna Alustiza (bateria) eta Julen Sagarna Alustiza (baxua).