LA FURIA +DUPLA

Abuztuak 20 / 20:00 / Lekua: Zezen plaza

 

 

LA FURIA

 La Furia 83an jaio zen. Txikitatik ikuspegi borrokalaria eta feminista zuen. Hau da, neska azkarra zen. Baina, gainera, bizitzaren zentzu artistiko sakona zuen (askok esango lukete poetikoa), bere bizipenetan oinarrituta. Eta guzti honen eklosioaren ondorioz, irakiten zegoen fenomeno bat gertatu zen, espazioak eta esperientziak asmatu behar izan zituena. Ez zegoen tokirik emakumeen rapa egiteko. La Furia 2013an sortu zen disko basati batekin, “No hay clemencia”, bere kodeak asmatu behar izan zituena, inoiz emakumerik izan ez zen eszenatokietan antzezten ausartu ondoren.

Ulermen ezaz, anarkiaz, feminismoaz, errima zorrotz eta mingarrietan harilkatutako amorruaz hitz egiten du.

Indarkeriaz metrailatutako hitzaldia da, erdi agerian dagoen egi bat da, bitxi handi eta distiratsu bat…

DUPLA

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean.

Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak.

Goxoki hauek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hau irakurtzean beraien web-orrira bideratuko du eroslea eta bertan haien musika sarean entzun edo deskargatzeko aukera izango dute.