MATÍAS SAGRERAS
ABUZTUAK 12 / 20:00 / ANDRE MARIA ELIZA
Argentinan jaioa, organoko lizentziatura lortu zuen Arteen Unibertsitate Nazionalean, eta espezializazio ikasketekin jarraitu zuen Musikenen, Donostian. Buenos Aireseko Sakramentu Guztiz Santuaren Basilikako kapera maisua eta San Juango Unibertsitate Nazionaleko organo katedraduna izan zen. Argentina, Uruguai, Brasil, Suitza, Espainia, Mexiko eta Estatu Batuetako areto eta elizetan aurkeztu da. “Organística” irratsaioa gidatu zuen Radio Nacional Argentinan. Donostiako San Sebastian Martiria parrokiako organista eta Bilboko Koral Elkarteko organo irakaslea da.