Mikel Artieda & Zazpiketers
IRAILAK 8 / 20:00 / BERAZUBI
“Erromeriak hamaika plazatan, Tapia eta Leturia Band, 50 disko baino gehiago Euskadin eta ez dakit zenbat bira Erentxun eta Duncan Dhurekin…; azkenean, horren guziaren ondotik, bizitzak Jerezera ekarri nau, eta hemen daramatzadan bi urteetan buleriaren konpasa izan dut lagun siesta tenorean. Herri honek duen dohain hori konprenitu nahi bainuen, hainbertze saiatzen nintzen unean bertan zentratzen konpasaren muina ulertzeko, non lo gelditzen nintzen esku- jotze eta zalaparta haren erdian.
Lan honen aitzinetik, badut bertze bat ere bakarka atera nuena 2000. urtean. Hari “M. Artieda” paratu nion izenburua. AbDbGbCb tesituran, baxu elektrikoaren recording-ekin grabaturiko ideiak ziren, bihotzetik berez sortzen joan zirenak. Bidai ere gisa berean sortu da, euskal musikarien artean ditudan “betiko” lagun batzuek libreki gehitu dutenarekin; alde horretatik, hau opari bat da niretzat hainbertze urtetako esperientziaren ondotik. Nire lagun musikarientzat, “M.” baino gehiago Mikel naiz.”