Mugan
09.11 – 20:00

Sei urteko ibilbidean, taldeak bi estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, euskal herri osoan zehar 80 kontzertu inguru jo ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, besteak beste, muganen kontzertuetan nabarmentzen dena. Oraingoan, estudioko hirugarren lana aurkezten ari dira, “bizitza ozen denean” izenpean. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Mundu arrotz baten aurrean, erantzun bakar bat.