L

BROKEN BROTHERS
BRASS BAND

UZTAILAK 16 / 12:30

Euskal Herria plazatik Zumardi Txikira

2006an Iruñean sortua, Brokenek New Orleanseko atzoko eta gaurko kale-taldeen soinua dakar (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…).

Bost diskorekin kalean (‑ The Live We Deserve, Errabal-Jazz, 2012. – The Mud, Errabal-Jazz, 2014. «Ildoa Landuz», Errabal-Jazz, 2016. «Txertaketa», Errabal-Jazz, 2018), Katebegia (2021) eta zuzeneko zein estudioko kolaborazioak (Berri Txarrak, Cabezafuego, Fermin Muguruza, Amparanoia, Javi Pez – Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records eta abar).

15 urte hauetan makina bat kale, areto eta jaialditan aritu gara.

Gure errezeta bikainean jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington…), groove dantzagarri sendoak, gure kaleetako bizitza islatzen duten talde-kantak, rapa, inprobisazio kolektiboa… aurki ditzakezu.