ORKESTRINA BAND JAZPANA: OROIMENERAKO MUSIKA

Irailak 18 / 12:00 / Lekua: Lopez Mendizabal plaza

 

 

Orkestrina Band Jazpana talde tolosarrak kontzertua eskainiko du, garai guztietako musika interpretatuz musikaz gozatzeko eta oroitzapenak berpizteko. Oraingo honetan, Buru Bihotzez Elkarteak babestuko du ekitaldia. Alzheimerra edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonak eta haien senideak ere kontzertura joan daitezen animatzen ditu, musikaren bidez oroitzapenak berpizteko.