SUKENA
IRAILAK 13 / 22:00 / ZUMARDIAUNDIA
Sukena Oñati herrian jaiotako pop rock musika talde bat da. Bi ahizpak berrogeialdian zehar euren etxetik abiatu zuten proiektu hau, eta urteetan zehar proiektua eraldatuz joan da gaur egungo seikotea osatu arte.
2023 amaieran argitaratu zuten “Guztia gordetzea ezinezkoa da” deituriko lehen lanak, euskal musikan beraien lekua egitea ahalbidetu zieten, eta Euskal Herriko hainbat txokotan jotzeko aukera izan zuten 2024ean zehar.
Urte erdiko geldialdi bat egin ostean, 2025ean bira indartsu batekin dator taldea. Irudi aldaketa eman eta “Ahots hura” single-a estreinatu dute, bideoklip eta guzti. “Berriz ere” deituriko bira hau Euskal Herriko areto garrantzitsuenak zapalduz hasi dute ondoren beste hainbat jaialdi eta gune euskaldunetan ere muturra sartuz.
