WELCOME & SORRY

ABUZTUAK 23 / 19:30 / LARRAMENDI

Teloia irekitzen da. “TO BE OR NOT TO BE!”. Horraino dena ondo. Antzerkiaren bi maitalek “Hamlet” antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz.

Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke.